XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

d) Ikastetxeak hornitzeari eta eratzeari buruzko arau nagusiekiko.

e) Irakaspide-egitarau eta joeren berrikuntza eta saio-ihardunetarako egitamuekiko.

f) Irakaskuntza-maila bakoitzeko eredu ezberdinetako hizkuntza-helburuak eta horiek arauzkotzeko oinarrizko irizpideak zehazteko.

g) Osagarritarako ekintzen eta hezkuntzaren egokiketaren zio diren oinarrizko irizpideekiko.

h) Helduen etenik gabeko hezkuntzari buruzko oinarrizko helburuekiko.

i) Gizarteak hezkuntza-alkarteari egin diezazkion osagarrizko gaikuntza-eskaintzei erantzuteko izan behar duten helburu nagusiak eta bateratzeko irizpideak zehazteko.

j) Gizakizko eskuarteen, eta hauek gaitzeko eta hobetzeko alorreko beharrekin zerikusirik duten lanariekiko politikari buruzko oinarrizko irizpideekiko.

k) Ikaste-sariei eta ikasketa-laguntzei buruzko politikaren zio diren oinarrizko irizpideekiko.

15. atala.- Euskadiko Eskola-Kontseiluak, bere arioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailari, aurreko atalean zehaztutako gaiei eta Euskal Herriko Autonomi Elkartearen esparruan irakaskuntzarekin zerikusirik izan dezan beste ezein gairi buruzko saloak egin ahal izango dizkio.

Halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailak iritzia emateko aurkeztu diezaion eta irakaskuntza-alderdiekin zerikusirik izan dezan beste ezein gairi buruzko txostena egingo du.

16. atala.- Euskadiko Eskola-Kontseiluak, urteoro, bere ekintzei buruzko altzinak emanezko txostena eta irakaskuntzaren Euskadiko Autonomi Elkarteango egoeraren argipide-txostena egin beharko du.

17. atala.- Euskadiko Eskola-Kontseiluak arauzko Osoko bilkura, euskal hezkuntza-moduaren egoerari buruzko urtean-urteko txostena onartzeko, urtean behin egingo du, baita lege honekin bat etorriz arauzko argipideak eman behar ditzan edo bere agintepeko gaiei buruzkoan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza-Sailak iritzirik eska diezaion guztietan ere.

Bertako kideen herenak eska dezan guztietan ere bilduko da.

II IZENBURUA Lurraldeetako Eskola-Kontseiluez.

18. atala.- Kondaira-Lurraldeetako eremuko irakaskuntzarako egitamugintza nagusia, eta Lege honetan esaten diren erabakiak hartzea eta hitzarmenak egitea doakien alorren partaidetzarako ihardutze-sailak dira Lurraldeetako Eskola-Kontseiluak.